Faktoria
Asteartean
Ez Dok Amairuren sorreraren 50. urteurrena, 'Faktoria'n
G.U.
Asteartean, 8:00etan hasita, Euskal Herrian izandako mugimendu kultural garrantzitsuenetakoa izandakoa sortzeko lehen bilera egin zela 50 urte bete direla oroituko dute.
Asteartean, 8:00etan hasita, Ez Dok Amairu mugimendua sortzeko lehen bilera egin zutenetik 50 urte bete direla oroituko dute Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan. Maite Artolaren gidaritzapean, lehenik eta behin, Elkarreko Angel Valdesekin hitz egingo dute. Arantxa Elizondoren, Iñaki Galdosen eta Felipe Juaristiren solasaldiaren ondoren, Joxean Artzerekin grabatutako elkarrizketa emango dute. 9:30etik aurrera, Joxe Mari Iriondok hitz egingo du Euskal Herrian izan den mugimendu kultural garrantzitsuenetako bat den horri buruz, eta, amaitzeko, Mursegok Ez Dok Amairurengan eragina izan duten taldeak ekarriko ditu.
10:00etatik aurrera, Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa. Mungiako Boga garagardoa izango dute edari, eta, garaian garaikoari helduta, onddoak janari. Sukaldari deman, Zalakain eta Manterolak onddoekin egindako errezetak erakutsiko dizkigute.
Gogoeta eta hausnarketarako tarte zabalak ere izango ditu 'Faktoria'k. Aritz Galarraga Bartzelonatik ariko da. Bestalde, Karlos Cidek eta Xabier Amurizak koherentziari buruz jardungo dute.
Gainera, tarte berri bat hasiko du: 'Geuskera'. Euskararen inguruan tarte jostagarria osatu nahi dute, eta, hasteko, flipatu hitzaren inguruan arituko dira: nola esaten da, euskaraz, flipatu?
m>flipatu?