Faktoria
Asteartean
HIESaren Nazioarteko Eguna eta Baigorriko errefuxiatuak, 'Faktoria'n
B.F.
EiTB
HIESaren aurkako Nazioarteko Egunean, Harri Beltza elkarteko Joseba Errekalde izango da 'Faktoria'ko gonbidatu nagusia.
Astearte honetan, hiesaren prebentzioan lan egiten duen Harri Beltza elkarteko Joseba Errekalde izango da 'Faktoria' saioko gonbidatu nagusia.
08:00etan hasiko da saioa, Maite Artolaren gidaritzapean. Aurretik aipatutako elkarrizketa nagusia izango da saioa irekiko duena. Hiesaren aurkako Nazioarteko Egunaren harira, gaian aditua den Joseba Errekalde izango dugu gonbidatu. 08:30etik aurrera, Laura Mintegi, Arantxa Elizondo eta Iñaki Galdos solaskideak arituko dira.
09:30ean, Pantxika Aranburu izango dugu gurean. Pantxika ATERBEAko kidea da, errefuxiatuei harrera emateaz arduratzen da. Berarekin Baigorrin egingo den errefuxiatuen harreraren inguruan hitz egingo dugu, eta Baigorriko bizilagunek gaiaz duten iritzia ezagutzeko aukera ere izango dugu.
10:00etatik aurrera, Aritz Galarraga izango dugu zuzenean Kataluniatik. Gainera, Sergio Chamorrok Zorrotzako Denboraren Bankua zer den azalduko digu. 10:30etik aurrera, kirolari egingo diogu lekua, Joxe Mari Apaolazaren eskutik.
11:00etan, psikiatriaren historiaz mintzatuko gara Xabier Urmenetarekin. Gero, Vanessa Sanchezekin egingo dugu zuzeneko konexioa, Pekinetik, herri kutsatu bateko egunerokotasunaren inguruan hitz egiteko. 11:30ean, Durangoko Azokaren 50. urteurrenaren inguruko solasaldia izango dugu, Xabier Amuriza eta Carlos Cidekin. Bukatzeko, Arrate Hernandezekin hitz egingo dugu maitasun eredu bakarraz.
12:00etan, sukaldaritza izango dugu hizpide, Pili Manterola eta Igor Zalakain sukaldariekin. Gero, apardun sagardoaren inguruan hitz egindo dugu Haritz Egurenekin.
itz Egurenekin.