Itxi

Faktoria

Otsailak 22

Teknologia eta hegazti-gripea hizpide, gaurko 'Faktoria'n

B.F

EiTB

Gainera, Helsinkin bizi den Lore Amenabar soinu-jotzailearekin izango gara.

  • telefono mugikorra

08:00etan emango diogu hasiera asteleheneko "Faktoria" saioari, orduz orduko informazio zerbitzuarekin. Jarraian, Joseba Laka Tecnaliako zuzendaria izango da gurekin, Bartzelonan ospatuko den Mobile World Congress kongresuaz mintzatzen.

09:00etan, Luis Intxauspe Udalbiltzako presidente berria elkarrizketatuko du Maite Artolak. Ordu erdi geroago, 09:30ean, Maite Arroitajauregi Mursegoren tartea entzuteko aukera izango dugu. Gero, hegazti-gripeak Iparraldean utzitako ondorioez mintzatuko gara Panpi Saint-Marie ELB sindikatuko presidentearekin eta Jean-Michel Berho ahate ekoizlearekin.

Magazinean, EAEn azken 20 urteetan denboraren erabilera nola aldatu den aztertuko dugu, Matxalen Legarreta soziologoarekin. 11:00etan, derbiaren biharamunaz jardungo dira kirol tertulian Andoni Urbistondo eta Beñat Zarrabeitia.

12:00etan, Helsinkin bizi den Lore Amenabar soinu-jotzaile gaztearekin hitz egingo dugu. Gero, Aritz Cestonaren ‘Historia musikatua’ tarteaz gozatzeko aukera izango dugu.