Faktoria
Otsailak 24
3D inprimagailuarekin egindako esku bionikoa hizpide, ‘Faktoria’n
Euskadi Irratia
EiTB
Gainera, Saharako haurrentzat familiak behar direla kontatuko digu Ana Karrere Andoaingo alkateak.
8:00etan emango diogu hasiera asteazkeneko ‘Faktoria’ri, Euskadi Irratiko orduz orduko informazio zerbitzuarekin. Gero, Joseba Arruti eta Fermin Munarriz izango ditugu gurean solasean.
9:00etan, Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusiari egingo dio elkarrizketa Maite Artolak. 9:40ean, ekonomia tartean, Mari Jose Aranguren gonbidatuko dugu gurera. ‘Faktoria’ albistegia bukatzeko, Maialen Lujanbioren asteroko sinadura entzuteko aukera izango dugu, 9:50etik aurrera.
Magazinean, Saharako haurrentzat familiak behar direla azalduko digute Ana Karrere Andoaingo alkateak eta Oporrak Bakean elkarteko Eli Izagirrek, 11:00etatik gora.
12:00etan, esku bionikoak egiten dituen hiru dimentsioko inprimagailua ezagutzera joango da gure unitate mugikorra, Errenteriako Don Bosco-ra. Bertan, Karlos Lizarbe, Sergio Hurtado eta Irati Senperenarekin hitz egingo dugu.
tz egingo dugu.