Faktoria
Euskal dantzak
Oier Araolaza: '1921eko irudia harribitxia da; emakumea sokadantzan'
B.F.
EiTB
Oier Araolazak azaldu digunez, sokadantza irudirik zaharrenetarikoak dira Santurtziko erromerian hartutakoak.
Oier Araolaza dantzan.eus atariko arduraduna izan dugu gonbidatu gaur goizeko ‘Faktoria’n. Dantzaren munduarekin zerikusia duen dokumentu historiko zoragarri baten berri ematera etorri da Araolaza antropologo eta dantzan aditua.
Euskal dantzaren historian mugarria den dokumentu historiko hau 1921eko bideoa da. Santurtziko erromeria batean errodatutako piezak, sokadantza eta aurreskua dantzatzen duten emakumeak erakusten ditu.
Sokadantza irudirik zaharrenetarikoa izateaz gain, berebiziko garrantzia du dokumentu honek. Izan ere, askok urteetan zehar esan dutenari kontra eginez, emakumeak aurreskua eta sokadantza dantzatzen ibilitakoak direla berretsi du bideoak.
Honez gain, dantza mota honen gaur egungo izaera kolokan jarri du pieza honek. Urteetan zehar norberaren ohorea eta erakustaldi akrobatikoari garrantzia ematen dion aurreskua nagusitu bada ere, elkarrekin soka batekin lotuta eta taldean egin ohi zen dantza alaia dela frogatu du bideoak.
deoak.