Itxi

Faktoria

Haurrak eta matematika

Haurrek matematiken logika barneratzeko ataria sortu du Leire Aranak

B.F.

EiTB

Etxean egindako tresnekin, matematiken mundua errealitatera hurbiltzea da webgune euskaldun honen helburu nagusia.

Leire Arana irakaslea eta ama da. Haurrek matematika barneratzeko dituzten arazoak izan ditu aztergai azken urteotan. Matematiken logika modu erraz eta bisualean azaltzeko helburuarekin sortu du matematiketan.eus ataria.

Leirek 'Faktoria' saioan azaldu digunez, haur askorentzat, eragiketatik buruketetarako saltoa oso gogorra da. Lehenengo pausoa nahiko mekanikoa eta logikoa da, eta, ondorioz, ume askok erraz burutzen dituzte eragiketa matematikoak. Baina ariketa horiek errealitatera ekartzean, ume askok ez dute logika hori aplikatzeko abstrakzio maila behar bezain garatua.

Arazo horri eta beste askori irtenbidea eman nahian, jolasean oinarritutako ariketak proposatzen ditu Leirek matematiketan.eus atarian. Matematika bizipen errealetara hurbildu eta objektu ukigarriekin lantzea proposatzen du irakasleak. Etxean egindako objektuekin biderketak, zatiketak, erroketak… lantzeko aukera zabala eskaintzen du bere atarian.

u bere atarian.