Itxi

Faktoria

Martxoak 3

Martxoaren 3ko gertakarien 40. urteurrena, ‘Faktoria’n

Euskadi Irratia

EiTB

Modu batean edo bestean, martxoaren 3ko gertakarietako biktimak izan ziren lau gonbidaturekin hitz egingo dugu.

8:00etan emango diogu hasiera osteguneko ‘Faktoria’ri, orduz orduko informazio zerbitzuarekin. Jarraian, Andoni Unzalu Patxi Lopezen aholkulariari egingo dio elkarrizketa Maite Artolak.

9:00ak aldera, Eduardo Santos Podemosek Kongresuan duen diputatua izango dugu gurean. 9:30ean, Ibon Sarasola hizkuntzalaria izango dugu gurean, ‘zero azpitik’ esapideaz mintzatzen. Gero, Josu Ormaetxea, Nerea Martinez, Bego Oleaga eta Felix Plazer izango ditugu zuzenean Gasteiztik, martxoaren 3ko gertaerak gogoratzen.

Elhuyarreko Ana Galarragaren zientzia tartearekin hasiko dugu Faktoria Magazinea. Silika gelaz mintzatuko da Ana Manu Etxezorturekin.

11:30ean, arazoak dituzten haurrei eskaintzen zaien arreta goiztiar zerbitzu batez hitz egingo dugu Joseba Antxutegi aita, Cristina Elosegi psikologoa eta Judith Soto gizarte langilearekin.

rekin.