Itxi

Faktoria

Martxoak 7

Sestaoko Arcelor Mittal lantegitik zuzenean, gaurko ‘Faktoria’n

Euskadi Irratia

EiTB

Gainera, frankismo garaian Iparraldera neskame joan ziren emakume euskaldunen istorioa ezagutuko dugu.

8:00etan emango diogu hasiera asteleheneko ‘Faktoria’ri, orduz orduko informazio zerbitzuarekin. Gero, solasaldian, Eguzki Urteaga, Mikel Aramendi eta Javier Diaz Noci izango ditugu eguneko gaien errepasoa egiten.

9:30ean, Euskadi Irratiko unitate mugikorrarekin konektatuko dugu, zuzenean, Sestaoko Arcelor Mittal lantegitik. Bertan, Ruben Rodriguez, Koldo Zuazaga eta Iñaki Alava langileekin hitz egiteko aukera izango dugu.

10:00etan, frankismo garaian Iparraldera eta Frantziara neskame joan ziren emakume euskaldunen berri izango dugu, Neskatoak dokumentala zuzendu duen Jon Abrilekin. 11:30ean, Jaione Yabar izango dugu gurean, ume jaio berriak hazteko hainbat gomendio ematen.

omendio ematen.