Itxi

Faktoria

Elkarrizketa

'Madrilekin harreman estua izan behar dugu, autonomia mantenduz'

B.F.

EiTB

Euskadiko Ahal Duguk Podemosekiko izan beharko lukeen autonomiaz mintzatu da Nagua Alba 'Faktoria'n.

Nagua Alba Podemos Ahal Duguko idazkari nagusi izendatu berria izan dugu gonbidatu gaurko ‘Faktoria’n. Maite Artolak egin dion elkarrizketan, Podemos Ahal Duguk Euskadin dituen erronkez mintzatu da.

Euskadiko Ahal Duguk Podemosekiko izango duen autonomiaz mintzatu da Nagua Alba. Hauteskunde orokorretarako Podemosek duen kanpaina antzekoarekin lan egingo duten arren, autonomia mantentzea beharrezkoa dela nabarmendu du.

Euskadiko egoera eta baldintzak ezberdinak izanda, harreman honek bi noranzkoetarakoa izan behar duela, eta Euskadiko gaiak Estatu mailan planteatzearen garrantzia azpimarratu du. Madrilen lantzeko dauden gaien artean, erabakitzeko eskubidea eta kontzertu ekonomikoa aipatu ditu Nagua Albak.

Ahal Duguren idazkari nagusiaren hitzetan, Hiritar Kontseiluak bere lana behar den moduan eginez gero, ez da izango Podemos eta Ahal Duguren arteko talka politikorik.

rik.

rik.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Podemos
  • Madril