Faktoria
Xenofobia kasua Gasteizen
Meskitarekin batera, islamofobia heldu da Gasteizera
B.F.
EiTB
'Zure eskubideak defendatzeagatik arrazista zarela esango dute' edo 'Zure etxebizitzaren balioa gutxitu egingo da' moduko mezuak jaso dituzte Zabalganako bizilagunek.
-
Ramadan musulmanak
Islamofobia kasu berri bat salatu nahi izan dute Zabalgana auzoko bizilagunek. Gasteizko Udalak jaso duen meskita bat eraikitzearen eskaeraren harira, Zabalgana auzoko hainbat bizilagunek mezu xenofoboak jaso dituzte beraien etxeetako postontzietan.
Propaganda mezu anonimoetan, honako esaldiak irakurri daitezke: 'Zure seme-alabak kalteturik aterako dira?', 'Zure eskubideak defendatzeagatik arrazista zarela esango dute' edo 'Zure etxebizitzaren balioa gutxitu egingo da'.
Leila Martin ‘Zabalgana Batuz’ bizilagunen elkarteko kidearekin hitz egin dugu ‘Faktoria’n. Berak esan digunez, mota honetako jarrerak salatu eta herritarren artean bitartekari lanak egiteko kanpaina jarri du abian elkarteak, Gasteizko Udalarekin elkarlanean.Gainera, xenofobiarekin zerikusia duten gaietan, zurrumurruak eta desinformazioa ekiditearen garrantziaz mintzatu da.