Faktoria
Joseba Asiron
'Presoen gaian interesgarria litzateke alkateen ekimenak segida izatea'
B.F.
EiTB
Biktimen kaltearen aitortzan pedagogia egin beharra dagoela nabarmendu du Iruñeko alkateak.
Joseba Asiron Iruñeko alkatea ‘Faktoria’n izan dugu gonbidatu. Angel Berruetaren omenaldian instituzio nafarrek izan duten presentziari tiraka, Euskal Herrian bortizkeriaren biktima izan direnak izan ditu hizpide Asironek.
Martxoaren 11an, Angel Berrueta Iruñeko okina hil zutela hamabi urte bete dira. Motibazio politikoko biktima izaera aitortu ondoren, lehenengo ekitaldi ofiziala izan da igande honetakoa. Uxue Barkos lehendakaria eta Joseba Asiron Iruñeko alkatea urtemuga ekitaldira gerturatu ziren atzo, senideei elkartasuna erakustera.
Biktimei egindako kaltearen aitortzan, oraindik ere erresistentziak badirela aitortu du Asironek eta gai horretan “pedagogia egin beharra dagoela” nabarmendu du ‘Faktoria’ri eskainitako elkarrizketan. Bere kasuan, oso argi duela esan digu Joseba Asironek; biktima guztien ekitaldietan parte hartuko du alkate den bitartean.
tean. tean.