Itxi

Faktoria

Peiremans+

G. Urbizu: 'Harrituta gaude jendeak Peiremans+i egindako harrerarekin'

B.F.

EiTB

Gorka Urbizu eta Imanol Ubedak Peiremans+en bilakaerako unerik garrantzitsuenak azaldu dizkigute 'Faktoria'n.

Hamar urteren ondoren, bigarren diskoa kaleratu du Peiremans+ taldeak: Bigarren saria. Imanol Ubeda eta Gorka Urbizu izan ditugu ‘Faktoria’n.

Gorka eta Imanolek saioan azaldu digutenez, Peiremans +en ibilbidea bi fase ezberdinetan laburbildu daiteke. Lehenengoa, 2005ean taldea osatu eta lehen diskoa kaleratu zutenekoa. Bigarrena, ordea, 10. urteurrenean elkartu, emanaldi batzuk eskaini eta bigarren disko hau atera dutenekoa.

Bigarren diskoa prozesu inprobisatu baten emaitza dela esan digu Imanol Ubedak. Izan ere, taldearen hamargarren urtemugaren aitzakiarekin, taldekide ohiak elkartu eta bazkari bat antolatu zuten. Ubedak esan digunez, postreetara helduta, erdi txantxetan, kontzertu pare bat egitea proposatu zioten elkarri.

Bazkarian botatakoei tiraka, Euskal Herriko hiriburuetatik bira txikia egin du Peiremans+ek aurten. Gainera, emanaldien arrakasta ikusita, ‘Bigarren saria’ diskoa kaleratu eta Madril (martxoak 17), Bartzelona (martxoak 18) eta Durangon (martxoak 19) eskainiko dituzte azken kontzertuak.

rtuak.