Itxi

Faktoria

Maitane Segurola

Donostian eguna 20 eurorekin nola pasatu jakin nahi?

B.F.

EiTB

Maitane Segurola blogaria izan dugu 'Faktoria'n, Youtubeko bere kanalera igotzen dituen bideoez mintzatzen.

Maitane Segurola blogariarekin hitz egiteko aukera izan dugu ‘Faktoria’ saioan. Euskal Telebistan aurkezle lanetan ibili ostean, telebistako ibilbidea alde batera uztea erabaki, eta Youtuberen munduan murgildu zen Maitane.

Maitane Segurola izeneko kanalean, mota guztietako bideoak jartzen ditu Maitanek. Besteak beste, makillatzeko trikimailuak, janzteko gomendioak, errezetak eta dirua aurrezteko gako txikiak aurki ditzakezu bere kanalean.

Gaurkoan, bideo berezi batez mintzatu dira Maitane Segurola eta Manu Etxezortu. Bideo horretan, 20 eurorekin Donostian egun zoragarria pasa daitekeela erakusten du Maitanek. Gosaldu, bazkaldu, arteaz disfrutatu, garagardo berezia edan… Hori guztia, 20 euroan.

Donostiako Askatasunaren hiribidean gosaltzen, La Perlako jatetxean hanburgesa eder bat jaten, Kontxako badian izozki zaporetsua dastatzen eta Akerbeltz tabernan garagardo fresko batez gozatzen ikus dezakegu Maitane bertan.

/p>