Itxi

Faktoria

Martxoak 29

Aste Santuak EAEko turismoan utzitakoak aztergai, ‘Faktoria’n

Euskadi Irratia

EiTB

Gainera, hipogluzemia duten pertsonak zaintzen dituzten txakurrak ezagutuko ditugu 'Faktoria'n.

8:00etan emango diogu hasiera astearteko ‘Faktoria’ri, Euskadi Irratiko orduz orduko informazio zerbitzuarekin.  9:00etan, Jean Claude Irirart EEPko lehendakariari egingo dio elkarrizketa Maite Artolak.

9:30ean, Aste Santuak EAEko turismoan utzitakoaz mintzatuko gara Paul Lizeaga Gipuzkoako hotelen elkarteko koordinatzailearekin, Destino Bilbaoko Joseba Goirigolzarrirekin eta Mari Jose Iparragirre Baztan-Bidasoa ostatu, hotel eta landetxe elkarteko lehendakariordearekin.

Magazinean, hipogluzemia duten gaixoei abisatzeko entrenatuak dauden txakurrak ezagutuko ditugu, 10:15etik aurrera.

11:00etan, etxe-gabetze prozesuek haurrengan dituzten eraginak aztertuko ditugu, Joana Migelena EHU-ko  ikerlariarekin.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Aste Santua