Faktoria
Maider Legarreta
Maider Legarreta: 'Magikoa izan da Doctor Deseorekin kantatzea'
B.F.
EiTB
18 urteko abeslari galdakoztarrak Doctor Deseoren azken diskoan parte hartu du. Esperientziaren nondik norakoak kontatu dizkigu 'Faktoria'n.
Maider Legarreta abeslari galdakoztarra izan dugu gonbidatu gaurko ‘Faktoria’n. Doctor Deseoren ‘Igual y diferente. Una mirada distinta’ disko berrian parte hartu du 18 urteko kantariak.
Oso gaztea den arren, kantuaren munduan eskarmentua du Maider Legarretak. ‘Faktoria’n kontatu digunez, lau urterekin hasi zen abesten, eta ordutik gaur egunera, kantu lirikoa, ukelelea, gitarra eta pianoa jotzen ikasi ditu, besteak beste.
Doctor Deseoko Francisekin harremanetan jarri zen eguna eta taldearekin Durangoko Plateruenan jo zuen lehenengo aldia ekarri ditu gogora Maiderrek. Gainera, apirilaren 30ean kaleratuko duen ‘The road’ lehenengo diskoaz mintzatu da ‘Faktoria’n.
da ‘Faktoria’n.