Itxi

Faktoria

Getxo

'Ovation of the Seas' luxuzko bidaiari-ontzia, Getxon

B.F.

EiTB

Euskadi Irratiko unitate ibiltaria bertan izan da, ontziaren etorrerak inguruetako turismoan izango duen eragina aztertzen.

Gaur goizean iritsi da Getxoko portura 'Ovation of the Seas' bidaiari-ontzia. Euskadi Irratiko unitate ibiltaria bertan izan da, ontzi erraldoiaren etorrerak portuan izan duen eragina aztertzen.

Munduan dauden luxuzko ontzi handienetakoa da gaur goizean Getxon porturatu dena. Brankatik popara 348 metro ditu itsasontziak, eta 4.000 turistentzako lekua duela jakinarazi digu Oihane Yustos 'Faktoria' saioko kazetariak. 12 jatetxe, 16 ontzigain, 9 taberna eta luxuzko dendak izateaz gain, errokodromoa, paraxutismoa egiteko simulagailua eta surfa praktikatzeko igerileku berezia ditu 'Ovation of the Seas' ontziak.

Bidaiari-ontziek euskal turismoan izango duten eraginaz mintzatu gara Asier Atutxa Bilboko Portuko Agintaritzako presidentearekin. Honek adierazi duenez, honelako ontziek gero eta pisu handiagoa dute Bilboko Portuaren egunerokotasunean. Aurreikuspenen arabera, 50 bidaiari-ontzi inguru helduko dira aurten Getxora, baina 10 urte barru urtean 100 bat bidaiari-ontzi jasotzea espero dutela esan digu Atutxak.

> >