Faktoria
Sakanako eskola txikiak
'Francoren eskola nazionalak izan izanaren motxila lepotik kendu dugu'
Euskadi Irratia
EiTB
Sakanako herri eskola txikiek gogoeta prozesua egin dute. Eskola hauen iraganaz ikasi eta etorkizunera begira jarri dira bertako irakasle, ikasle eta gurasoak.
Sakanako herri eskola txikien egoeraren berri emateko asmoz, bertan izan da Oihane Yustos kazetaria. Eskola hauen iraganaz eta etorkizunak mintzatu dira Sakanako irakasle eta ikasle ohiak, ‘Faktoria’n.
Iturmendi, Olatzagutia, Uharte Arakil, Urdiain eta Arbizu udalerrietako eskola txikiek gogoeta prozesua egin dutela jakin dugu ‘Faktoria’n. Francoren eskola nazionalak izan ziren, eta euren iraganak bizkar gainean jarri dien motxila gainetik kendu nahi dute.
Identitate propioa sortzeko prozesua eskolek beraiek hasi duten arren, Nafarroako Hezkuntza Departamentuaren babesa jaso dutela esan digute. Amaia Zubiria Iturmendiko eskolako zuzendariak eta Coro Ostiza Urdiaingo herriko eskola txikiko ikasle ohiak eman dizkigute azalpenak.
gute azalpenak.