Faktoria
Elikadura eta osasuna
Zer da bizitza naturala?
B.F.
EiTB
Bizimodu honetan murgiltzeko bilerak antolatzen ditu Pedro Mari Bastegietak Arratzun. Elikagaiak gordinik jateko errezetak edo etxean esne begetala egiteko gomendioak ematen dituzte bileretan.
Pedro Mari Bastegieta eta Garbiñe Txertudi izan ditugu gonbidatu gaur 'Faktoria' saioan. Manu Etxezortu eta Eider Bilbao lankideen gidaritzapean, ‘bizitza naturala’ delakoaz mintzatu dira Bastegieta eta Txertudi.
Etxean ekoizten dituzte Pedro Marik eta Garbiñek eurek jaten dituzten jakiak. Gainera, ahal den heinean, baratzean ekoitzitako elikagaiak gordinik jaten saiatzen dira. Izan ere, Pedro Marik esan digunez, jakiak kozinatzean, gure organismorako onuragarriak diren propietate gehienak galtzen dituzte.
Jakintza konpartitu
Bi asterik behin egiten dituzte Arratzuko Eskolan Pedro Marik antolatutako bilerak. Ostiraletan izaten dira, 20:00etatik aurrera. Sarrera doakoa da, eta ikasteko gogoa duen edonor joan daiteke. Pedro Marik argi utzi nahi izan duenez, bilera hauetan parte hartzeko baldintza bakarra etiketak alde batera uztea da.
Maiatzaren 6ko batzarrean, digestioaren inguruko erreportaje bat izango da ikusgai. Gero, produktu begetalekin esnea egiten erakutsiko dute.
/p>