Faktoria
Santimamiñeko mendeurrena
Andoni Iturbe: "Ondarea gizartearena dela barneratu beharko genuke"
Mendeurrena bete du Santimamiñeko margolanen aurkikuntzak, 100 urte ume batzuek ezustean aurkitu zituztenetik. Andoni Iturbe Bizkaiko Ondare Zerbitzuko arduradunak baieztatu digu egoera onean direla.
-
20:22 min
100 urte bete dira Kortezubin, Santimamiñeko kobazuloan margolanak aurkitu zituztenetik. 1916garren urtean Kortzebiko ume batzuek aurkitu zituzten, ezustean. Ordutik hainbat fase bizi izan ditu leizeak. Garai batean bisitak eta txangoak egiten ziren baina, margolanengan eragin kaltegarria zutela eta Unescok gizateriaren ondare izendatu zituen kobazuloak itxi egin ziren.
Andoni Iturbe Bizkaiko Ondare Zerbitzuko Zuzendariak azaldu digu Euskadi Irratiko Faktorian Santimamiñeko kobazuloaren egoerak hobera egin duela nabarmen. Nolanahi ere, gizakiaren presentziarekin okerrera egiten duela baieztatuta du Bizkaiko Aldundiak eta epe luzerako iragarpenak egitea "ezinezkoa" den arren, epe motzera behintzat kobazuloa berriro ere irekitzeko aukera baztertu du Andoni Iturbek. Bertako margolanak gizarteratzeko asmoz, bisita birtulak antolatu ditu Aldundiak 3D eredua erabilita. Arkeologiaren erreferentea den Santimamiñeko kobazuloaren xehetasunak, digitalizazio prozesuan sartu zuen Bizkaiko Aldundiak. "Eredua aitzindaria" izan zen eta "Atapuercatik, Janpon-dik eta Estatu Batuetatik" ere galdetu zieten proiektuagatik, Iturbek azaldu digunez. Bizkaiko gainontzeko 7 kobazuloak ere sartu ditu eta digitalizazio prozesu osoa "ekainean edo uzatilean" bukatuta egongo dela aurrikusi du Bizkaiko Aldundiak.
Duela astebete Elorrioko Argiñetako nekropolian lapurtutako estela erreplika bat zela azaldu digu Iturbek, ondarea zaintzeko eta babseteko "askotan" erabiltzen baitira erreplikak. Lapurretaren harira, eta Omako basoan izandako erasoen harira, Iturbek gogorarazi du jendeak barneratu beharko lukeela ondare historiko eta kulturala "gizarte osoarena dela eta ez udaletxe jakin batena edo erakundeena" eta beraz, "errespetu handiagoz" jardun beharko genukeela.