Faktoria
Faktoria
Bilboko gaua suspertzeko araudiak berrikustea eskatu dute ostalariek
Krisi ekonomikoak eta kontsumo ohitura berriek gogor astindu dute Bilboko gaua. Tabernariek, edukiera edo aforo arautegia berrikusteko eskatu dute, "ez baitago gaur egungo beharretara egokituta"
-
10:22 min
Beste hainbat hiri eta herritan bezala, bezero asko galdu dituzte azken urte hauetan Bilboko ostalariek, eta lokal batzuk itxi ere egin behar izan dute. Egoera zail horren aurrean, asko eraldatu dira eta eskaintza zabaldu dute, bezeroak erakarri eta garai berrietara egokitzeko asmoz.
Hala eta guztiz ere, legedia traba bat izan daiteke berritzeko saiakera horretan, hainbat tabernarik Arrate Hernandez lankideari azaldu diotenez. Tabernariek arautegia berrikusteko eskatu dute, diote ez dagoela gaur egungo beharretara egokituta eta atzeratuta dagoela.
Batetik, zuzeneko kontzertuak emateko baimena ematea eskatzen dute. Beste eztabaida gaia edukiera edo aforoa da. Hemen ere, pub edo diskoteka izan edo taberna izan, bete beharreko baldintzak ez dira berdinak. Pub edo diskoteka batean, metro karratu bakoitzeko bi pertsona sar daitezke. Hau da, aretoak 100 metro karratu baditu, 200 pertsona sar daitezke gehienez. Taberna batean aldiz, espazio publikoko metro karratu bakoitzeko pertsona bat.