Itxi

Faktoria

Maiatzak 25

Gorka Maneirori elkarrizketa, 'Faktoria'n

Euskadi Irratia

EiTB

Gainera, guraso etorkinen artean euskara sustatzeko Gasteizen martxan jarri duten ekimena ezagutuko dugu, 11.00etatik aurrera.

7:00etan abiatuko da asteazkeneko 'Faktoria',  albistegiarekin. 8.00etatik aurrera, aktualitateari lotutako elkarrizketak eta eguneko lerro-buruen analisia izango dugu entzungai.

Gorka Maneiro UPyDko bozeramale eta Madrilgo zerrendaburuari egingo dio elkarrizketa Maite Artolak, 9:00etatik aurrera.

Ekonomia tartean, kooperatibei buruz hitz egingo dugu Javier Goienetxea Erkide kooperatiben federazioko presidentea eta Lander Beloki MUko enpresa zientzien fakultateko dekanoarekin.

Magazinean, Gasteizko eskola batek guraso etorkinen artean euskararen atxikimendua sustatzeko martxan jarri duen ekimena izango dugu hizpide, 11:00etatik gora.

11:30ean, Auñamendi entziklopediaren etorkizuna arriskuan ote dagoen galdetuko diogu Iñaki Dorronsoro Eusko Irakaskuntzako presidenteari.

presidenteari.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena