Faktoria
Maiatzak 26
Iñaki Goirizelaiari elkarrizketa, 'Faktoria'n
Euskadi Irratia
EiTB
Gainera, harrera etxeetan dauden haurrekin ekintzak egiten dituzten bolondresekin hitz egingo dugu magazinean.
7:00etan abiatuko da osteguneko 'Faktoria', albistegiarekin. 8.00etatik aurrera, aktualitateari lotutako elkarrizketak eta eguneko lerro-buruen analisia izango dugu entzungai.
9:30etik aurrera, Ibon Sarasolaren hitza izango dugu entzungai, ‘medikura noa’ esaldiaren zuzentasunaz. Jarraian, Iñaki Goirizelaia EHUko errektorea elkarrizketatuko dugu ‘Faktoria0n, bere legealdiaren eta kurtsoaren amaieran. Besteak beste, LOMCE legea eta fakultateetan izandako istiluak izango ditugu hizpide.
Jubilatu ostean dibortziatzen diren bikoteen kopuruak gora egin duela eta, balizko zergatiak aztertuko ditugu magazinean, 11:00etatik aurrera.
12:00etan, Gipuzkoako Aldundiak eta Baketik fundazioak bultzatutako Izeba egitasmoa izango dugu hizpide. Proiektu honen bidez, harrera etxeetan dauden haurrekin aisialdirako planak egiten dituzte boluntarioek.
e boluntarioek.