Itxi

Faktoria

Euskaldunak Korsikan

'Korsikarrek asko maite gaituzte'

Gaur iluntzean Euskadiko futbol selekzioak Korsikakoaren aurka jokatzekoa duen partidaren harira, herrialde hartan bizi den Ioritz Larrazarekin hitz egin dugu Euskadi Irratiko 'Faktoria'n.

  • 8:34 min
imagen player
imagen player
imagen player

Mediterraneoko uhartean bizi da Ioritz Larraza eta turistekin gida lanetan aritzen da azken aldian. Natura aldetik "herrialde miresgarria" dela kontatu digu Ioritz Larrazak; uharte menditsua, itsasertz malkartsuak dituena, baso asko, hondartzak ere bai...

Eguneroko lanean, "kontakizun historikoa" egiten die turistei; "independiente izan zirela kontatzen diet".

Gaur gaueko partidura joatekoa dela kontatu digu: "Ikurrina hartuta, euskal selekzioa animatzera, baina korsikarrez inguratuta".