Faktoria
Faktoria
Manuel Olazabal: 'Goizean txapela ikusita jakin dut ez zela ametsa'
Iker Irribarria txapeldunaren aitonak Araman hartu gaitu gaur goizean. Lo gutxi eginda baina pozik eta harro, bilobaren txapela eta kopa etxean ikusi dituenean sintetsi du bilobaren lorpena
-
5:43 min
Ia-ia sinetsi ezinda, oso pozik eta emozioaren emozioz, lo gutxi eginda esnatu da gaur goizean Manuel. Orduan ohartu da ez zela ametsa, etxean bilobaren kopa eta txapela ikusi dituenean. Pozik baina batez ere, oso harro hitz egin digu bilobaz Manuel Olazabalek. Iker Irribarria bilobak aitonaren gomendio eta esanak jarraitu eta nota onarekin gainditu dituelako gainera. Oso mutil heldua dela esan digu Manuel Olazabalek eta ziur da eskolan geratzen zaion azken txanpan ere, azterketa guztiak gaindituko dituela.
Biloba atsedena hartzen ari zela hitz egin du Manuel Olazabalek Araman Oihane Yustos lankidearekin. Iker Irribarria bazkaritarako zer jarri dioten ere kontatu dio Euskadi Irratiari. "Berak ez daki, baina zizak prestatuko dizkiot proio. Izugarri gustatzen baitzaizkio" esan digu Manuelek.