Faktoria
Dantza
Dantza Konpainia Nazionala eta Bilbao Orkestra Sinfonikoa bat eginda
Ballet Nazionalak Don Quijote lana aurkeztuko du asteburu honetan Bilboko Arriaga Antzokian, Bilboko Orkestra Sinfonikoaren zuzeneko musikarekin.
-
4:47 min
Don Quijote obra klasikoaren hiru funtzio eskainiko ditu konpainiak, baina ukitu pertsonal batekin.
Koreografia originala frantsesa da eta Errusian ere egina zuten aurretik, moldatuta. Biak ala biak oso arrakastatsuak eta entzutetsuak izan dira. Kasu honetan, konpainiako zuzendariak, Jose Carlos Martinezek, Espainiar Estatuko berezitasunak kontuan hartuta beste ukitu bat eman nahi izan dio flamenkoa edo boleroak uztaturta, besteak beste.
Guztira, 46 dantzari arituko dira eszenan, eta horietatik bi euskaldunak. Laura Perez bilbotarra eta gurekin Euskadi Irratiko 'Faktoria'n izan dugun Aitor Arrieta errenteriarra. Oholtza gainean "Basilio" izango da, pertsonaia nagusia.