Faktoria
Ekogunearen tartea
Bero sargoritan, fruta-izozkiak eta belaki guda!
Udan, bero handia denean, umeekin zer egin? Kutxa Ekogunetik bi proposamen ekarri dizkigu Maialen Sistiagak.
-
13:51 min
Kalean kixkaltzeko moduko beroa denean, denok jo izango dugu inoiz aire egokitua dagoen tokiren batera; taberna edo denda batera, esaterako. Badira, ordea, etxeko txikienekin egiteko plan aproposagoak. Kutxa Ekogunetik, berriz, bi proposamen egin dizkigute.
Frutekin izozkiak nola egin azaldu digu aurrenik Maialen Sistiagak: 10 marrubi, platanoa eta fruta zukua irabiatu, erdian zotza sartu eta izozkailuan gorde.
Eta beti-betikoak diren ur-jolasak! Kasu honetan, baina, puxikak baliatuz borrokatu beharrean, belaki zatiak bustita aritzea proposatu digute Kutxa Ekoguneko lagunek.