Itxi

Faktoria

Euskaldunak Venezuelan

'Venezuelan elikagaiak eta botikak falta direla ukaezina da'

B.F.

Nere Alberdi eta Agustin Otxotorena Venezuelan bizi diren euskaldunekin hitz egiteko aukera izan dugu 'Faktoria'n.

  • 19:50 min
imagen player
imagen player
imagen player

Tentsio politikoaz gain, jaki eta botika faltaz mintzo dira Venezuelatik iritsitako berriak. Krisi politikoaz gain, herrialdeak bizi duen egoera sozialaz jabetzeko adibideak jarri dizkigu Nere Alberdi Caracasen bizi den euskaldunak. Nereren hitzetan, “goizeko 3:00etatik aurrera jendea ilaran jartzen da merkatura sartzeko, barruan zer dagoen jakin gabe”. Oinarrizko produktu erregulatuak lortzea ia ezinezkoa dela, eta esnea, azukrea, olioa eta gatza bezalakoak erosteko zailtasunak dituztela azaldu digu.

Botika eta osasunerako artikuluetan ere, urritasun handia dagoela jakinarazi digu Nerek. Botikak bilatzeko Caracas hiri osoa zeharkatzen dutela kontatu digu, eta normalean, Miamira bidaiatu eta bertan erosten dituztela. Askoren ustez, Nicolas Maduro Venezuelako presidentea da herrialdea egoera honetara eraman duena. Eta hasieran chavista izateagatik onartua bazen ere, gaur egun, venezuelar asko kontran dituela esan digu Nere Alberdik. Caracaseko Euskal Etxean ere, gehiengoa Maduroren aurka dagoela nabarmendu nahi izan du.

Agustin Otxotorena Caracasen bizi den euskaldunak, ordea, bestelako iritzia agertu du ‘Faktoria’n. Jaki eta botiken gabezia ukaezina dela esan duen arren, atzetik dauden arazo ekonomiko eta politikoei erreparatzeko beharraz mintzatu da Agustin. Gobernuak produktu erregulatuen prezio jaisteak, enpresen eskaintzaren murriztea ekarri duela esan digu Otxotorenak. Gainera, guzti horren atzetik dauden mafien arriskuaz mintzatu da.

Otxotorenaren ustez, oraingo egoera larria dela ukatu ezin den arren, chavismoak behartsuenei bizitza hobe bat eman diela ere aitortu egin behar da.