Itxi

Faktoria

Zientzia

Ugalketa lagundua mugaz bestalde

Geroz eta gehiago dira ugalketa lagunduaren bidez haurdun geratzeko Hego Euskal Herrira etortzen direnak, espainiar estatuko legeak malgutasun handiagoa duelako beste askorekin alderatuz.

  • 6:40 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ugalketa lagundua geroz eta ohikoagoa da gaur egun, baina badira teknika honetarako erraztasun gehiago jartzen dituzten herrialdeak. Esaterako, egun espainiar estatuan indarrean dagoen Lagundutako Giza Ugalketa Legea 2006an onartu zen, eta Europako beste herrialde askorekin alderatuz, malgutasun handia eskaintzen du. Lege honek ugalketa lagundua egiteko baldintzen artean ez ditu, adibidez, bikote harremanik baduen edo ez, edota orientazio sexuala kontuan hartzen. Frantzian, berriz, bikoterik ez duten emakumeek edo beste emakume batekin harreman sexu-afektiboa dutenek ez dute ugalketa lagundurako eskubiderik.

Beraz, Felix Atutxa medikuak kontatu digu geroz eta gehiago direla teknika honen bidez haurdun geratzeko muga zeharkatzen duten emakumeak, hegoaldeko ospitaleetara etortzeko. Gehienak Frantziatik etortzen badira ere, Europa osoko bezeroak izan dituztela kontatu digu.

Esan beharra dago, tratamentu hau oso garestia dela; 6.000 eurotik hasi eta kopuru hori asko igo liteke erabiltzen den teknikaren arabera, 15.000 eurora arte.