Itxi

Faktoria

Ekainak 9

Adolfo Alustizari elkarrizketa, osteguneko 'Faktoria'n

Euskadi Irratia

EiTB

Gainera, 86 eta 87 urte dituzten Belaustegigoitia ahizpen bizitza interesgarrietan murgilduko gara magazinean.

7:00etan abiatuko da osteguneko 'Faktoria', albistegiarekin. 8.00etatik aurrera, aktualitateari lotutako elkarrizketak eta eguneko lerro-buruen analisia izango dugu entzungai.

9:00etako solasaldian, Lapurdi eta Gipuzkoa arteko mugan sortzen ari diren ilarek dituzten eragin ekonomikoez mintzatuko gara, kamioi gidari batekin, ostalari batekin eta Irun eta Hendaiako ordezkariekin. 9:45ean, Adolfo Alustiza Lanbideko zuzendariari elkarrizketa egingo dio Maite Artolak.

11:30ean, Printze Txikiaren aleen bilduma egiten duen gazte batekin hitz egingo dugu. Ordu erdi geroago, 12:00etan, Belaustegigoitia ahizpak izango ditugu hizpide, erreportaje berezi batean. 86 eta 87 urteko emakumeek beraien bizitzako pasarte interesgarriak kontatuko dizkigute ‘Faktoria’n.

te ‘Faktoria’n.