Faktoria
MUSIKA
Uda giroa eta musika jaialdiak elkarrekin datoz
Bihar hasiko da Iruñeako Tres Sesenta musika jaialdia eta bi egunez hainbat talderen musikaz gozatzeko aukera izango da bertan. Horien artean, Berri Txarrak, Ken Zazpi edo Grises talde euskaldunak.
-
Music Box Jaialdia Donostian
6:20 min
Uda garaia iritsi da eta horrekin batera badatoz musika jaialdiak ere. Bihar bertan hasiko da Iruñean Tres Sesenta musika jaialdia. Aurtengoa jaialdi honen bosgarren edizioa izango da eta antolatzaileen arabera inoiz baino “euskaldunagoa” egingo dute.
Kartelari begiratuta, Iruñea bertako hiru talde ageri dira: Monte del Oso, Ciclonautas eta Baobabs will destroy your planet. Euskeraz aritzen direnetan, aurkezpen handirik behar ez duten gehiago ere badira: Berri Txarrak eta Ken Zazpi. Baina horiek bakarrik ez, Belako talde gazte mungiarra eta Zestoako Grises taldeak ere igoko dira oholtzara.
Gurean izan dugu Grises taldeko Eñaut Gaztañaga. Berak jaialdietan jotzeaz gain, entzule bezala ere joateko zaletasun handia du eta horretaz guztiaz aritu gara berarekin.