Itxi

Faktoria

KOMIKIAK

'Xabiroi' komiki-aldizkariak hamaika urte bete ditu

Euskara eta komikiak uztartu eta euskal gazteen eskura jartzen pasatu ditu hamaika urte 'Xabiroi' aldizkariak, eta gaur Dani Fano bertako koordinatzailea izan dugu gurean.

  • 5:20 min
imagen player
imagen player
imagen player

Xabiroi komiki aldizkari euskaldunak hamaika urte bete ditu aurten, eta, hori ospatzeko, erakusketa berezia izango dute ikusgai hilabete osoan zehar Donostiako Komikigunean. Honen berri ematera etorri da gaur 'Faktoria' saiora Xabiroi aldizkariko koordinatzaile Dani Fano. 90eko hamarkadako gazteei ikastetxeetara iristen zitzaien komikia, eta urte askoan izan dute bidelagun. Gazte horietako batzuekin egoteko aukera ere izan dugu gaur.

Euskarazko literatura grafikoa aberastu eta kaleko euskara komikietan biltzeko asmoz hasi zuen bidea Xabiroi aldizkariak, 64 kolaboratzailek baino gehiagok hartzen dute parte komikien sorkuntzan, eta hil honetakoa 40. alea izango da.

Urteurrena ospatzeko, erakusketa berezia prestatu dute, eta Donostiako Komikigunean egongo da ikusgai, Errege-Erregina Katolikoen kaleko 16. zenbakian, ekainaren 9tik uztailaren 15era.