Faktoria
HEGAZTIAK
Hondartzak gehiegi garbitzen ditugu, hegaztien kalterako
Hondartzak garbi eduki nahi izatea ondo dago, baina ezin dugu ahaztu bertatik jasotzen ditugun alga, belar eta makiltxo asko hegaztien elikagaiak direla, eta hauei janaria kentzen ari garela.
-
11:22 min
Edorta Unamuno astero etortzen zaigu Urdaibai Bird Center-etik hegaztien inguruko kontuekin, eta gaur hondartzei buruz hitz egin digu. Hegaztientzako oso leku erakargarriak dira, horren esanetan, bereziki neguan. Udan, hondartzak jendez betetzen direnean, hegaztiei leku gutxi geratzen zaie, eta, beraz, ez dira hainbeste etortzen.
Baina ez da jendea soilik hegaztien arazoa. Unamunok kontatu digunez, hondartzak gehiegi garbitzen ditugu. Geuk sortutako zaborra jasotzerakoan, itsasoak berak ekarritako alga, makiltxo eta bestelakoak ere jasotzen ditugu, eta hauek hegaztientzat elikagaiak dira, ez zaborra. Beraz, hegazti askok udan ez dute zer janik aurkitzen.