Faktoria
Mamma please forgive me
'New Yorkek gure desio ilunak kaleratzeko aukera ematen du'
Ivan Vigil Escalera gazte zarauztarra New Yorken bizi da eta bere lehen lana kaleratu du; Mamma please forgive me dokumentala. Oso harrera ona izan du lanak, nazioarteko 37 jaialditan aurkeztu da.
-
17:02 min
Zinegoak Bilboko Gaylesbotrans Zinema eta Arte Eszenikoen Nazioarteko Jaialdiko 2015eko edizioan Mamma please forgive me izeneko dokumentala aurkeztu zen. Ibai Vigil-Escalera zinemagile gazteak zuzendu duen lehenengo lana da eta dagoeneko nazioarteko 37 jaialditan aurkeztu da.
Duela lau urte bizi da Vigil New Yorken eta bertan fimatu du Mamma please forgive me. Hainbat proiektutan parte hartu izan du ordutik, Oblivion Films ekoiztetxearen baitan. Egun ere ari da pelikula berri bat prestatzen, Yellow. Hala ere, norberari gustatzen zaizkion lanak egin ahal izateko askatasuna lortzeraino, gustatzen ez zaizkigun beste hainbeste egin behar izaten dira, zaila da bestela.
Oso istorio gogorra kontatzen da labur honetan. Ez da fikzioa, dokumentala da eta Ibai Vigil Escalerak lehen pertsonan bizitu duena. Drogen menpe bizi den lagun baten eguneroko bizimodua kontatzen da, hain zuzen, dokumentalaren grabaketak mundu horretatik ateratzen lagundu zion.
Zuzendari zarauztarraren estiloa iluna da; gizartetik baztertuta bizi diren petsonaiak dira protagonistak, istorio oso dramatikoak, estilo teatrikoa azken finean. New Yorkek denok ditugun desio ilun horiek esplorazea, ateratzea eta lantzea ahalbidetzen duela adierazi du Vigilek.