Itxi

Faktoria

Chilcot txostena

Faktoriako eskola: Chilcot txostenaren ertzak

Juanjo San Miguel nazioarteko gaietan adituak, Chilcot txostenaren harira, Irakeko gerraren analisia egin du Faktorian.

  • 12:15 min
imagen player
imagen player
imagen player

Hamairu urte dira Irakeko gerra hasi zela eta Chilcot txostenean berriki argitu denez, ez zegoen inbasioa egiteko arrazoirik. Horrez gain, ondorioztatu da Irak ez zela inorentzat mehatxua, Sadam Hussein-en gobernuak ez zeukala suntsipen haundiko armarik, erasoa eta Sadam Hussein-en ondorengoa ez zutela behar bezala antolatu eta gerraren ondorioak penagarriak izan direla.

2009an, Britainia Handiko orduko lehen ministro laboristak, Gordon Brown-ek, eman zuen ikertzeko agindua beste lehen ministro laborista batek, Tony Blair-ek, izandako jokaera ikertu eta aztertzeko; Irakeko gerrara joateko erabakia zergatik hartu zen, gerra nola prestatu zuten, Estatu Batuekiko harremanak nolakoak izan ziren, inbasioaren ondorioak zeintzuk izan ziren… Hori guztia ikertzeko batzorde sendoa eta berezia sortu zuten, burua John Chilcot goi funtzionarioa zela.

Orain, zailena, erantzuleek zein erantzukizun hartuko dituzten argitzea izango da. Gerrak oraindik jarraitzen du.