Itxi

Faktoria

Uda gau bateko ametsa

Uda gau bateko jantziak

Oso arrakastatsua ari da izaten 'Uda gau bateko ametsa' antzezlana, hein handi batean eszenografia eta jantzi liluragarriengatik. Tytti Tusberg eta Ikerne Gimenezekin egon gara Cristina Enea parkean.

  • 21:32 min
imagen player
imagen player
imagen player

Lan handia da 'Uda gau bateko ametsa' bezalako proiektu bat aurrera eramatea. Ametsetako giro magikoa sortzeaz arduratu dira besteak beste, Tytti Tusberg jatorri finlandiarreko diseinatzailea eta jostuna eta Ikerne Gimenez eszenografoa.

Shakespeareren obra originalean oinarritu dira hauek ere jantziak eta eszenografia sortzeko. Ez dute aktore eta dantzarien erosotasunean pentsatu, jantziekin ematen zuten mezuan baizik.

Oso jantzi landuak dira eta ikusgarriak izateko bolumenekin jolastu dute. Orokorrean bolumen handikoak dira. Parkea handia denez, aktoreak txiki geratzen dira bestela. Esate baterako, Puck ipotxarena alfombrekin dago egina. Teknikoki erronka handia izan dela aitortu digu Tusbergek. 7 kilo pasatxo pisatuko ditu eta "Triple arrastre" izeneko makina berezi batekin josi du. Ia ingeniaritza lana.

Ezkongaien jantziak gaur egungoak dira eta erositakoak. Hori bai, denak ala denak, kustomizatuta. Zuri tonuak dituzte, argiztapenarekin, eta irudi orokorrarekin noski, bateragarriak izateko. Kimikari batekin ere egin dute lana. Egindako jantzien gainean gastatu, margotu edota efektuak gehitzeko. Azken finean, bizitza emateko.

Ohialak eta materiala toki askotatik bildu dituzte, gehienetan moda jasangarriaren kontzientziarekin. Dantzarien ajntziak adibidez, bigarren eskukoak dira.

5 hilabete eman dituzte josten eta ideiekin bueltaka diseinuan 2 urte, istorioa islatu ahal izateko ikerketaz ahaztu gabe.

Jende asko antzezlana ikusi gabe geratu denez, obra bukatzean atzeko lan guztia erakusketa batean erakutsi nahiko luke Ikernek. Diseinuak, marrazkiak, argazkiak, bideoak, ehun jantzi inguru...