Itxi

Faktoria

Urdaibai Bird Center

Arrano txikiak eta espezie berriak hegan, Urdaibain

Urdaibai Bird Center-eko Edorta Unamunok biosfera erreserbako hegaztien azken berriak kontatu dizkigu. Arrano arrantzale txitak beren kabuz hasi dira hegan, eta espezie berriak bertan umatu dira.

  • Izaro

    18:29 min
imagen player
imagen player
imagen player

Eskoziatik ekarritako arrano arrantzale txitak askatu dituzte, eta berehala hasi dira hegan, beren kabuz. Hegan egiteko oso gai direla erakutsi dute. Laguntzailea ere izan dute, Roy, emeen aurrean harro-harro jarri zen arranoa. Datozen egunetan, gainerako txitak askatuko dituzte, eta abuztuaren lehen asterako hamabiak libre egotea aurreikusi dute.

Espezie berriak ere agertu zaizkie, aurretik Urdaibain egon ez direnak; ahate gorrizta edo txirritxo txikia esaterako. Ornitho.eus helbidean topatuko dituzue guztiak.

Madalena eguna dela eta, Izaro uharteaz ere aritu gara. Bermeotarrek urtero bertako uretan teila botatzeko ohitura dute uhartea eurena dela esateko. Hainbat hegaztik ere egin dute aldarrikapen hori, Izaro uhartea dute bizileku. Kaio hanka horiak eta lertxun txikiak, adibidez, Euskal Herrian, Izaron bakarrik aurki ditzakegu. Lertxunak, berriz, desagertuta zeuden, baina aurten berriz bueltatu dira.