Faktoria
Psikologoaren kontsultan
Haur osasuntsuak hezteko, behar emozionalek aseta egon behar dute
Txikitan maitatuak izateak berebiziko garrantzia du gizakion osasun psikikoan, Izaskun Marañon psikologo klinikoak azpimarratu digun moduan.
-
Maitasuna
21:08 min
Gaurko haurrak etorkizuneko heldu osasuntsuak izan daitezen, maitasuna beharrezkoa da. Behar fisiologikoak (elikadura, hidratazioa, higienea, atsedena...) aseta izatea bezain garrantzitsua da haur txikien behar emozionalak ere asetzea.
Jaioberriek maitasuna jaso eta emateko gaitasuna dute. Berebiziko garrantzia du, lehenengo momentutik, amak edo erreferentziazko pertsona zaintzaileak behar emozional hori asetzeak.