Faktoria
Emakumeak eta xakea
Erreginak du ahalmena eta erregeak garrantzia
Gasteizko Expochess 2016 topaketaren gai nagusia emakumeen egoera xakean izan da
-
10:47 min
Xakearen munduak hitzordua izan du aste honetan Gasteizen, Expochess 2016 topaketaren baitan. Aurten, bereziki, emakumeak eta xakea izan dituzte aztergai Emakumeen berdintasuna xakean nazioarteko lehenengo kongrasuan. Mundu osoko xake jokalaririk onenak, adituak eta kazetariak batu dira Gasteizen. Jokoan bertan ere errege-erreginek rol diferenteak dituzte.
Besteak beste, David Sierra Expochess Xake Elkarteko Presidentearek kontatu digu historiako xake jokalaririk onena, Judit Polgar hungariarra, ez da pertsona ezaguna jendartean, hain zuzen ere, generoen arteko desberdintasuna dela eta. Xakean, gaineratu du, gizartean ematen den egoera islatu egiten da.