Itxi

Faktoria

Psikologoaren tartea

Nola jokatu seme-alaben behar emozionalak asetzeko?

Izaskun Marañon psikologoak haurren behar emozionalak asetzeko argibideak eman ditu gurasoen ikuspegitik.

  • Guraso eta haurra

    Guraso eta haurra

    19:10 min
imagen player
imagen player
imagen player

Seme-alaben behar emozionalak asetzen gurasoek nola lagun dezaketen azaldu digu Izaskun Marañon psikologoak 'Faktoria'n.

Ezer baino lehen, bere teoria gogoratu behar da: Marañonek uste du denok gatozela gure behar emozionalak asetuta ez zeuden errealitate batetik. Horren aurrean, behar genuena eta garatu ez genuenaren hutsune hori betetzeko bizirauteko mekanismoak sortu ditugu, bakoitzak bereak. Horiek dira zailtasunei aurre egiten lagunduko digutenak.

Zuzena zer den, ondorioz, iritzi kontu bat da. Norberak bere bizitza esperientziatik ulertzen baitu bizitza eta beraz, bakoitzak bere arrazoia duelako.

Gurasoek, hortaz, ez dute modu finko batean jokatu behar. Haurra lokartzeko, elikatzeko, eskola egokia aukeratzeko... ez da sekretu edo metodo berezirik.

Garrantzitsuena da ulertzea gure, gurasoen, mekanismoak gureak direla, guretzat izan direla baliagarriak eta ez haurrarentzat. Haurra beste mundu afektibo batean dago murgilduta, berean. Ez da nahikoa gauzak ongi egin nahi izatea. Haurrak behar duen ama/aita bera bezala sentitzen den ama/aita bat da. Ama(aita gai bada haurrak sentitzen duena sentitzeko, horri irtenbideak topatzeko gai ere izango da.

Askotan etiketak jartzen dizkiegu, baina kanpotik begira, ez dakigu erreakzio horren benetako arrazoia nondik datorren. Ez dugu ariketa hori egiten ere. Haurrak, orduan, gaizki interpetatutako etiketa horri erantzuteko mekanismoak garatuko ditu. Ez badira garaiz konpontzen edo identifikatzen, helduaroan errepikatuko dira.