Itxi

Faktoria

Elkarrizketa

'Jendea ondo pasatzera etor dadila jaietara, baina errespetuz'

Gorka Urtaran Gasteizko alkatea Faktoria saioan izan da. Bihar hasiko diren jaietan "errespetua" ardatz izan dadila eskatu du, emakumeak "protagonista" izan behar direlarik.

  • 17:51 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gorka Urtaran Gasteizko alkateak bihar hasiko diren Andre Maria Zuriaren jaietarako prest daudela esan du. Karmele Jaioren pregoia goraipatu du eta "lana gizonok" dutela gaineratu du, "emakumeak protagonistak izan behar" baitira.

Horren harira, talde feministek Udalak martxan jarri duen protokoloa "positibotzat" hartu dutela azaldu du, baina ez zaiela "nahikoa" iruditzen. "Udalean lan emankorra egin dugu zentzu horretan" hainbat eragilerekin, azpimarratu du.

Jaietan, garbiketa zerbitzua indartu egin dutela jakinarazi du alkateak. "Helburua Gasteiz garbi egotea da", azaldu du. Gainera, "kontratak ez badu zerbitzu bat egiten, ez dugu ordainduko", adierazi du.

Udalaren aurrekontuak iazkoen antzekoak izango direla aurreratu du. Halere, hainbat proiektu berri izango direla aipatu du: mugikortasun plana, hiriko autobus berriak eta erdigunea sustatu nahi dutela azaldu du.