Faktoria
Donostia 2016
Sortzaile berriei hauspoa
"Berriak" proiektua ezagutu dugu Xabi Paya Donostia 2016ko programazio zuzendaria eta Olatz Gorrotxategi sortzaile sarituarekin.
-
25:22 min
Lau azpiatal ditu "Berriak" proiektuak: ikusmira berriak, itzultzaile berriak, komisario berriak eta antzerkigintza berriak. Lauak azaldu dizkigu Xabi Paya Donostia 2016ko kultur programazio arduradunak.
Olatz Gorrotxategi "antzerkigintza berriak" atalean aritu da lanean eta "Coordinadas" lana sortu du. Aukeratuen artean dago eta taula gainean erakutsiko dute bere lana urte amaieran.
"Berriak" programaz gain, "Urban Hero" ere aurkeztu digu Payak. Donostiako puntu ilunei kolorea ematea da helburua. Hiru ikuspuntutatik landu dute ekimena: genero ikuspuntutik, haurren eta mugitzeko gaitasun murriztua dutenen ikuspuntutik.