Itxi

Faktoria

Elkarrizketa

Sustrai Colina: 'Istripu gozoak dira sariak'

Rikardo Arregi kazetaritza saria jaso du aurten Argian argitaratu duen elkarrizketa sailarengatik.

  • 20:30 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Oinak lurrean gordetzen jakin behar da", hori da sarien inguruan Sustrai Colinak duen iritzia. Aurten Rikardo Arregi saria eskuratu du Argian egin duen elkarrizketa sailarengatik. Sariak "izan daitezela lanaren ondorio eta ez lanaren helburu", azaldu du.

Elkarrizketa irakurterrazak egin nahi izan dituela azpimarratu du. "Nahiago dut elkarrizketatuari hiz egiten uzten", adierazi du. Bere ustez, kazetaria arbitroa bezala da: gero eta protagonismo gutxiago, hobe. Gainera, bere intereseko galderak egiten saiatu dela esan du, irakurlearentzat ere interesgarriak izan daitezkeelakoan.

Halere, bukatu da bere lana Argian: "Batzuetan, reseteatzea garrantzitsua da". "Egungo kazetaritza oso lotuta dago adierazpenei eta hortik arnasa hartzea interesgarria da". Colinaren arabera, hor datza bere sailaren arrakasta.

Urte hauetan konklusio argi bat atera duela aitortu du: arrakastan dagoen edo egon den jendea ez dagoela hor kasualitatez.