Faktoria
Ipuin bilduma bereziak
Nobela izan nahi eta ezinean geratu ziren ipuin zirraragarriak
Txoriak jaten zituen neska edota gorpu batekin artelana osatu zuen psikiatrarena bezalako istorioak proposatu dizkigu Lander Garrok.
-
17:07 min
Samanta Schweblin argentinar jatorriko idazle alemaniarraren bi ipuin bilduma proposatu dizkigu Lander Garrok bere literatur tartean: Pájaros en la boca eta Siete casas vacías.
Lehenak ipuin surrealistak biltzen ditu, lanari izena ematen dion neska txorijalearena bezalakoak. Bigarrenak istorio errealistagoak biltzen ditu, baina, guztiz harrigarriak: gaixo batek maletan eramandako gorpuarekin artelana osatu zuen psikologoarena kasu.