Faktoria
SOS Mirakruz 19
Andoni Lamarka, SOS Mirakruz 19: 'Gutxienez fatxada mantendu dezatela'
Donostiako Gros auzoan zutik geratzen den etxerik zaharrenetakoa da Mikrakruz 19koa. Eraikin historikoaren bueltan, azken egunetako zein etorkizunera begirako mugimenduez aritu gara.
-
11:23 min
Donostiako Gros auzoko Mirakruz kaleko 19. zenbakia barrutik botatzen hasi da jabea. Udalak, ordea, galerazi egin dio, ingurua ez dagoelako hesiz itxita. Horrek esperantza txiki bat eman die eraikin historikoa ez botatzeko eskatzen duen SOS MIRAKRUZ 19 Plataformako kideei.
Hala eta guztiz ere, ez daude lasai. Izan ere, udalak botatzeko baimena emana dio jabeari etxebizitzadun eraikin moderno bat egiteko. OLATUA izeneko eraikinahain zuzen ere. Etxe hori botatzeko asmoaren kontra mugitu da jendea auzoan eta hirian. SOS MIRAKRUZ 19 plataformaz gain, 7.000 sinadura bildu dituzte eta itxaropenerako urrats txiki-txiki bat lortu dute duela gutxi. Donostiako epaitegi batek plataformaren eskaria aztertzea onartu du.
Donostiaren historiaren lekuko garrantzitsu hau zein beste eraikin batzuk eraistearen auzian, Eusko Jaurlaritzari esku hartzeko eskatu dio Andoni Lamarka SOS Mirakruz 19 plataformako kideak.