Itxi

Faktoria

Elkarrizketa

Eneko Goia: 'Begi onez ikusiko nuke turismo tasa'

Turismoak udan garbiketa, segurtasun eta trafiko esparrutan sortzen dituen kostu gehigarriak ondo bete ahal izateko, komenigarria litzakete turismo zerga berezia onartzea, Goiaren ustez.

  • 20:40 min
imagen player
imagen player
imagen player

Eneko Goia Donostiako alkatea Euskadi Irratian izan da, Aste Nagusiaren balorazioa egiteko.

Turismoari dagokionez, Gipuzkoako Aldundiarekin jada harremanak hasi ditu Eneko Goia Donostiako alkateak eta turismo arloko diputazioko arduradunak bat datoz irakurketan: turismoak udalaren gastuak handitzen ditu eta ordaindu ahal izateko, turismo tasa beharko litzateke. Legearen arabera, Jaurlaritzari dagokio tasa arautzea eta hortik Goia alkateak gobernura bidali duen eskaria: "arautzekotan, udalaren ikuspegitik bereziki kontuan hartu dezala".