Faktoria
Lizardi sariketa
Haritz Mujika: 'Ez dut nire burua urtean 150 saio egiten ikusten'
Gaur ospatuko da 40. Lizardi sariketa Zarautzen. Iazko txapelduna gonbidatu dugu Faktoriara, Haritz Mujika asteasuarra.
-
17:24 min
Gaur gaueko 22:00etan 40. Lizardi Saria jokatuko da Zarauzko Modelo aretoan. Sei bertsolari gaztek abestuko dute bertan: Maialen Akizu, Aratz Igartzabal, Unai Mendizabal, Eli Pagola, Aitor Salegi eta Aitor Servier.
Haritz Mujika gazteak iaz irabazi zuen Lizardi Saria eta hori gogoratu nahi izan dugu. Aurten ez du parte hartuko, behin irabazita ezin baita berriz aurkeztu.
Esan digu bertsolaritza asko maite duela, baina ez dela bizitzan duen gauza bakarra. Gainera, bertsolaritzaz bakarrik bizitzea oso zaila dela argitu digu.
Gainera, duela lau bat urte sortu zuten Tolosaldeko Harituz bertsozale taldeaz aritu gara. Haritz Mujikak esan digunez, Alegian, Asteasun, Zizurkilen eta Amasan biltzen dira, eta Tolosaldean zehar bertsolaritza sustatzeko helburuarekin lan egiten dute.