Itxi

Faktoria

GAMES OF THRONES

Zumaia prestatzen ari da Games of Thrones telesaila hartzeko

Bermeon, Barrikan eta Zumaian grabatuko dute Games of Thrones telasaila. Lehenik, Zumaian izango dira errodaiak eta bertako herritarrek gaur dute langile izateko lan poltsan izen emateko aukera.

  • 17:56 min
imagen player
imagen player
imagen player

Oier Korta Zumaiako alkatea izan da gaur Faktoria saioan. Zumaiako Itzurun hondartzako flyshean grabatuko dute Games of Thrones telesailaren 7. denboraldia.

Zumaiarrek gaur izan dute errodaian langile izateko lan-poltsan izen emateko aukera. Ondoren, ekoiztetxeak egingo du aukeraketa. Figurante moduan aritzeko, berriz, facebooken eman behar da izena. Ekoiztetxeak esana du gizonezkoak soilik behar dituztela. Bermeon eta Barrikan ere bihar irekiko dute errodaietan langile izateko izena emateko aukera.