Faktoria
PIROMANIA
Piromano batzuek suak itzaltzen egiten dute lan
Piromanoek aktibazio bat sentitzen dutelako eragiten dituzte suteak, sortzen dien liluragatik. Helburua sua bera da, ez kalteak eragitea. Askotan eragiten dituzten suteei begira ere egoten dira.
-
12:32 min
Donostiako Gros auzoan apiriletik hona 46 moto erre dituzte, sei aldiz eman diete su. Ertzaintza suteen jatorria ikertzen ari da, eta hipotesietako bat piromano baten ekintza izan litekeela da. 'Faktoria'n, piromanoen perfil psikologikoari buruz aritu gara Daiana Irazusta psikologoarekin.
Ezer baino lehen, su eragileak eta piromanoak bereizi behar direla esan digu Irazustak. Piromanoena arazo mental diagnostikatu bat da, eta sua bera da hauen helburua, ez honek eragiten duen sarraskia. Suak sortzen dien zirraragatik eragiten dituzte suteak behin baino gehiagotan. Bitxikeria moduan, esan digu, askotan, pirmanoek suak itzaltzen ere egiten dutela lan, suak ikuste hutsagatik.