Itxi

Faktoria

MUSIKA

Mozarten musika eta bere bizitza

Mikel Chamizok Mozarten hainbat pieza ekarri dizkigu. Baina musikaz soilik ez, Mozarten bizitzari buruz ere aritu zaigu eta pelikulek zabaldutako zenbait mito gezurtatu ere egin dizkigu.

  • 28:36 min
imagen player
imagen player
imagen player

Astero egingo diogu txokoa musika klasikoari Mikel Chamizoren laguntzaz. Mozarten requiem-a izan da gaurko obra nagusia. Sekzio honen filosofia konpositoreei beste alde batetik begiratzea da, genioak bai, baina pertsonak ere bazirela.

Gaur Mozarti buruz aritu gara eta hainbat pieza entzuteko aukera izan dugu. Entzun soilik ez, Mikel Chamizok pieza bakoitzaren testuingurua azaldu du, Mozarten bizitzarekin lotuz lan bakoitza. Mozart, txori xamarra izateaz gain, oso langilea ere bazela esan digu, eta horren erakusle den gutun bat ekarri du, Mozartek bere amari idatzia.