Itxi

Faktoria

EUSKARA

Boiseko irrati euskalduna gogoratuz, 'Faktoria'n

1949an hasi eta 1983ra arte egin zuten Basque Programe dieturiko irratsaioa, Idahoko Boise hiriko irrati ezagunenean. Urte hauetako zenbait grabazio entzun ahal izan ditugu gaurko 'Faktoria'n.

  • 15:38 min
imagen player
imagen player
imagen player

Basque Programe Idahoko irratian, igandero, egiten zuten ordu erdi inguruko saioa zen. Bertan bizi ziren euskal artzainei zuzenduta zegoen eta euskaraz aritzen ziren eguraldiaz eta ardi kontuez, besteak beste.

Eneko Tuduri, Boiseko Euskal Museoko bekadunarekin egon gara eta bertako hainbat grabazio gure esku jarri ditu. 1949an hasi ziren irratsaio hau emititzen, eta bertsoak, kantu eskaerak, iritziak... denetarik entzun zen 1983ra arte.